Euskara

Protestara deitu dute EHEk eta Ernaik, hizkuntz eskubideak urratu dituztela salatzeko

Etzi egingo dute mobilizazioa, 19:00etan, Ertzaintzak Antigua auzoan daukan egoitzan. Gazte bati 600 euroko isuna jarri zioten ertzainei euskaraz egiteko eskatu ondoren, eta Argia-ko kazetari bat ere salatu zuten bi ertzainek.

EHEk eta Ernaik gaur Donostian egindako agerraldia. JUAN CARLOS RUIZ, FOKU
2019ko otsailaren 6a
21:10
Entzun

EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak eta Ernaik elkarretaratzea egingo dute ostiralean Donostian, Ertzaintzak Antigua auzoan daukan egoitzan, maiatzean Ernaiko kide baten hizkuntza eskubideak urratu zituztela salatzeko.

Bizitza Da Handiena dinamikaren barruan, Ernaik agerraldia zuen iazko maiatzean hiriaren "turistifikazioa" salatzeko, eta Ertzaintza joan zen. Ernaiko kideetako batek euskaraz egiteko eskatu zien, eta poliziek identifikatu egin zuten; isuna ezarri diote, mozal legea baliatuta —zigorra erdara hutsez bidali diote—. Gertatutakoa bideoan grabatu zuen Argia-k, eta Lander Arbelaitz kazetaria salatu dute bi ertzainek. Martxoaren 20an deklaratu beharko du Donostiako 2. instrukzio auzitegian.

Ertzainen "jarrera euskarafoboa" salatuko dute etziko protestan, eta isuna kentzeko eskatuko diote Jaurlaritzari. Iluntzean egingo dute protesta, 19:00etan. Gogoan izatekoa da ertzainen jokabideagatik barkamena eskatu zuela Ertzaintzak, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak kexua egin zuenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.