Valentzia 0-0 Reala

Realak puntu bat eskuratu du Mestallan

Intentsitate handiko neurketa jokatu dute Realak eta Valentziak. Golik gabe berdindu dute. Reala eroso aritu da lehen zatian, baina estu hartu du aurkariak bigarrenean.

Adnan Januzaj Realeko erdilaria baloia kontrolatu nahian, Ezequiel Garay Valentziako jokalaria atzean duela. MIGUEL ANGEL POLO, EFE
2019ko otsailaren 11
07:28
Entzun

Lehia gogorra eskaini zuten Realak eta Valentziak, Mestalla estadioan. Bi taldeak sasoian daudela erakutsi dute eta borroka biziko partida jokatu zuten.

Lehenengo zatian, Reala izan da baloiaren jabe minutu gehienetan. Ez du arrisku handirik sortu, baina jokoaren erritmoa kontrolpean izan du, bere atetik urrun. Hala ere, Valentziak lortu du pixkanaka baloia denbora tarte luzeagotan izatea eta hegaletatik zuri-urdinen areara hurbiltzea. Hala ere, ez du gol aukera garbirik sortu.

Atsedenaren ostean, baloiaren jabe egin da Valentzia zelaiaren erdigunean, baina Realak ez dio lehiari muzin egin. Bi taldeak aritu dira eraso ahaleginean eta defentsan sendo, aurkariaren saiakerak indargabetzen. Valentziarenak izan dira, ordea, aukerarik garbienak. Realak ongi eutsi dio partidaren azken minutuetan Valentziaren oldarraldiari, eta, azkenean, puntu bat eskuratzea lortu du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.