Enpresak

CAFek 500 milioiko kontratua lortu du, Australian

Beasaingo taldeak 29 tren, bi simulagailu eta mantenurako biltegi bat eraiki beharko ditu.

jarraia162837.jpg
arantxa elizegi egilegor
2019ko otsailaren 14a
10:36
Entzun

Hegoaldeko Gales Berrirako 29 tren, bi simulagailu eta Dubbo hirirako (Sidney ipar-ekialdean) mantenurako biltegi bat eraiki eta hornitu beharko du CAF taldeak, 500 milioiko kontratuan zehazten denez.

Eskualde horretan zazpi milioi pertsona baino gehiago bizi dira eta bertako agintarien asmoa da aurrez dauden tren zaharrak kendu eta seguruagoak eta erosoagoak diren batzuk jartzea. Hala, tren berriak martxan nahi dituzte 2022rako.

Aurrez ere lortua du CAFek beste kontratu bat Australiarekin. Iazko abenduan sinatu zuten hura, Sidneyrako hamahiru tren arin egiteko. Taldeak zazpi moduluko hamahiru tranbia hornituko ditu, Urbos modelokoak. Gainera, tren lineako sistemak eta integrazioa hornituko ditu, eta trenbideak izango dituen hamasei geltokietako plataforma, eta mantentze-lanetarako eta euskarria emateko instalazioen diseinua eta eraikuntza ere egingo ditu.

Azken egunetan hizpide izan da Beasaingo (Gipuzkoa) enpresa, bertako langile batzordeak eskatu diolako zuzendaritzari uko egin diezaiola Jerusalemgo tranbia linea berria hornitzeko lehiaketari. Atzo bertan PAE Palestina Askatzeko Eakundeak eskerrak eman dizkie langileei euren "borrokari" emandako babesagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.