AEB

Trumpek esan du larrialdi nazionala deklaratuko duela, Mexikoko mugako harresia eraikitzeko

AEBetako presidentearen ustez, herrialdearen hegoaldeko mugan "krisi humanitario" bat bizi dute, "drogen eta pertsonen trafikoaren inbasioaren" ondorioz.

Donald Trump, gaurko agerraldian. ERIK S. LESSER, EFE
2019ko otsailaren 15a
07:39
Entzun

Donald Trump AEBetako presidenteak larrialdi nazionala ezarrita Kongresuan harresia eraikitzeko onartu ez zituzten aurrekontuen dirua eskuratu nahi du.

Urtarrila hasieran hasi zen Trump larrialdi nazionala deklaratuko zuela esanez, Kongresuak ez zituelako onartu presidenteak harresia eraikitzeko aurkeztutako aurrekontuak. 4.300 milioi euroko aurrekontua eskatu zuen abenduan, baina demokratak eta errepublikanoak ez ziren ados jarri. Atzo 1.220 milioi euroko aurrekontua onartu zuten bi ganberek harresia eraikitzeko, baina diru hori ez da nahikoa osoa eraikitzeko.

Larrialdi nazionalaren deklarazioaren bitartez, Etxe Zuriko maizterrak 3.100 milioi euro eskuratu ahal izango ditu, eta gainontzeko dirua gastu militarrera bideratutako dirutik bilduko du, CNN eta ABC agentziek jakinarazi dutenaren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.