Gipuzkoa Basket

Nacho Nuñez aurpegi berri askorekin iritsi da GBCren presidente kargura

Taldeko agintari berriak aholku kontseilu bat osatu du, eta fitxaketa berriak egongo direla aurreratu.

Nacho Nuñez GBCko presidente berria, eta Nekane Arzallus, aurrekoa. GORKA RUBIO / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2019ko otsailaren 22a
13:31
Entzun

Gipuzkoa Basketek presidente berria du, eta haren eskutik aldaketak iritsiko dira klubera. Nacho Nuñez agintari berriak —Nekane Arzallusek utzitako tokia bete du— Valentziaren aurkako hurrengo asteko partidan estreinatuko du kargua, eta taldeak ACB jarraitu dezakeela uste du. Horretarako, taldea indartzeko ahalegina egingo du, eta bi fitxaketa gehiago egongo direla aurreratu du: bat Vitor Faverani pibota izango da, sasoi hasieratik taldearekin entrenatzen ari dena, eta bestea antolatzaile bat. Matic Reben antolatzaile esloveniarraren izena irten da saskibaloi hedabide berezituetan. Iragan astean Nick Zeisloft hegaleko estatu batuarra fitxatu zuen. Era berean Sergio Valdeolmillosengan fede osoa duela nabarmendu du.

Aldaketak, baina, pistatik haratago doaz, eta Nuñezek aholku batzorde bat osatu du administrazio kontseiluaren alboan lan egingo duena. Presidenteak gaur eman du izenen berri, bere proiektua aurkezteko eginiko agerpenean. Batzorde horretan, besteak beste, Iñigo Diaz de zerio Realeko jokalari ohia, Patricia Rodriguez Eibarreko kudeatzaile ohia, Aitor Kerejeta Hondarribiko alkate ohia —erakunde mailako harremanetarako— eta Pedro Epelde Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko presidente ohia ageri dira.

Nuñezek badaki taldearen egoera ez dela ona, beta sendotzeko bideak aztertuko ditu. Akziodun kopurua handitzea dirua lortzeko aukera ona izan daitekeela uste du, eta kanpaina jarriko du abian. Horrez gain Ilumbera jende gehiago erakartzeko eta taldea Gipuzkoan zabaltzeko egitasmoak jarriko ditu abian: “Jendeak Donostiako taldea bezala ikusten gaitu, eta gu Gipuzkoakoa gara”. Nuñezek zehaztu du Taldeak maila galdu eta hurrengo urtean LEB ligan jokatu beharko balu egitasmoak aurrera jarraitu beharko lukeela, eta beharrezkotzat jo du “azpiegitura hobea” edukitzea. Hori bai, ez du zehaztu Ilumbe berritzearen aldekoa den, edo pabilioi berri bat eraikitzea lehenetsiko lukeen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.