Albistea entzun

BIHAR BERRIAN

Botikak, hobe agindupean

‘Errezetarik gabe ez’ kanpaina abiatu du Gipuzkoako Farmazialarien Elkarteak, ibuprofenoaren, parazetamolaren eta metamizolaren dosi handienen automedikazioan arreta jarrita. Horixe izango da biharko ‘Bizigiro’ gehigarriko gai nagusia.

Farmazia bat, artxiboko irudian
Farmazia bat, artxiboko irudian Jagoba Manterla / FOKU

Maialen Unanue Irureta -

2019ko otsailak 22

Botiken dosi handiagoak ez du esan nahi onura gehiago: frogatuta dago, osasun langileek azaldu dutenez. Kontrakoa dago zabalduta, ordea, eta dosi altuenak kontsumitzera jo ohi da: gramo bateko parazetamola eta 600 miligramoko ibuprofenoa —metamizolen kasuan, 575 miligramokoa da dosi bakarra, baina errezeta behar du—. Horiek bezainbeste on egiten dute horien dosi txikiagoek, eta kontrako efektu gutxiago dituzte osasunarentzat. Hiru horiexek jarri ditu fokupean Gipuzkoako Farmazialarien Elkarteak Errezetarik gabe ez kanpainarekin. Bi farmazialariren eta Osakidetzako MIEZ zentroko arduradunaren hitzak bilduko dituzte biharko Bizigiro gehigarrian.

Bestelako kontuak ere landuko ditu gehigarriak. Mikel Yarza Artolak Netflixen Sex Education telesailari buruz idatzi du: harrera beroa izan du nerabeen sexu hastapenak kontatzen dituen telesailak. Horrez gain, Koldo Zuazok urteetan egindako lana ingelesera itzuli du Routledge argitaletxeak, eta horri buruzkoak ere izango dira gehigarrian.

Astero bezala, asteburuko proposamenak ere izango ditu gehigarriak: igandean Arroitzen (Nafarroa) egingo duten ogi txigortuaren eguna da proposamen nagusia: sekula baino oliba gehiago jaso duten arren, olio ekoizpenak behera egin du aurten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Izuturik egon naiz; baina arrazionala da?»

Iker Tubia

Energia krisiaren eta klima aldaketaren aurrean, filosofia aldarrikatu du Basartek, erabaki eraginkorrenak hartzeko ezinbestekotzat jotzen baitu arrazoian oinarritzea. Altruismo eraginkorrean aritzen da orain.
Erreserbetan bermeak eskatzen hasi dira hainbat jatetxe. ©BERRIA

Bezeroak etorriko diren esperoan

Unai Etxenausia

Jatetxeei galera nabarmena ekar diezaieke bezeroek erreserba bat egin, ez direla joango abisatu ez eta, azkenean, ez agertzeak. Horrelakoak ez gertatzeko, hainbat jatetxe bezeroei bermeak eskatzen hasi dira erreserba egiten duenean, bezeroak lotzeko eta galerak gutxitzeko.

La Zurdako kide Andrea Ganuza, bere komikia aurkezten, La Zurda Berria jaialdian, maiatzaren 24an. ©MIRARI ETXABARRIA

Artearen jaialdia, denen esku

Itsaso Jauregi

Iruñeko La Zurda Berria jaialdian tailerrak eta arte erakusketak egin dira maiatzaren 26tik ekainaren 10era. Esperimentatzeko espazio seguru bat sortzea da helburua.

Atal berria du estilo liburuak: ikus-entzunezkoena. ©BERRIA

BERRIAren estilo liburuan atal bat sortu dute ikus-entzunezkoei buruz

Urtzi Urkizu

Irizpideak landu dituzte belarrirako nola idatzi, nola ahoskatu eta azpidatziak nola egin zehazteko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...