Futbola

Entrenatzaileari aurre egin, eta zelaitik ateratzeari uko egin dio Kepak

Min hartua zegoela pentsatuta, erabaki zuen Chelseako entrenatzaileak Atlheticeko atezain ohia zelaitik ateratzea. Gerora biek adierazi dute gaizki ulertu bat izan zela.

Arrizabalaga, partidako une batean. NEIL HALL, EFE
arantxa elizegi egilegor
2019ko otsailaren 25a
09:04
Entzun

Ez dute itxura onik eman Chelseako atezain Kepa Arrizabalagak eta Maurizio Sarri entrenatzaileak. Carabao Cup txapelketako finala jokatzen ari ziren Chelsea eta Manchester City taldeak. Berdinduta zeuden biak, penaltien garaia heldua zen, eta Sarrik atezaina aldatzeko erabakia hartu zuen. Kepari keinuka jakinarazi zion erabakia, baina hark ezetz esan zion, eta bere tokian geratu zen. Entrenatzailearen haserrea nabarmena zen, baina egoera gehiago ez luzatzearren, jokalariaren erabakia onartu zuen.

Biek arteko ika-mikak kritika ugari eragin ditu sarean. Cityren garaipenak (3-4) baino zer esan handiagoa eman du Athleticeko jokalari ohiaren eta entrenatzailearen arteko tentsioak.

Gerora barkamena eskatu dute biek, eta guztia "gaizki-ulertu bat" izan zela adierazi dute. Kepa min hartuta zegoela uste zuela esan du Sarrik, eta horregatik aldatu nahi izan zuela. "Zainelduren bat zuela uste nuen, eta horregatik eskatu nuen aldaketa. Gero esan zidaten medikuek ondo zegoela. Kepak arrazoi zuen, baina jokatu zuen modua ez zen zuzena izan".

Arrizabalagak, berriz, sare sozialetan eman ditu azalpenak, eta esan ez zela bere asmoa entrenatzaileari entzungor egitea, eta saiatu zela hari adierazten jokatzeko moduan zegoela. "Partidako azken minutuetan eta tentsio une batean gertatutako gaizki-ulertu bat izan da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.