Ekonomia

‘Brexit’-arekin zailtasunak izan ditzaketen enpresak finantzatuko ditu Jaurlaritzak eta Elkargik

Erresuma Batuarekin merkataritza harremana duten enpresa txiki eta ertainek eskatu ahalko dute finantzaketa. 50.000 euro eta 500.000 euro arteko maileguak eskainiko dituzte Finantzen Euskal Institututuak, Elkargiren bermearekin.

jarraia163368.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2019ko otsailaren 27a
13:57
Entzun

Hilabete eskas falta da ‘brexit’-aren egun ofizialerako, eta oraindik zehaztu gabe dago Erresuma Batua nola irtengo den Europako Batasunetik. Eta horrek eragina izan dezake herrialdearekin harreman komertzialak dituzten enpresen artean. Egoera hori aurreikusiz, Eusko Jaurlaritzak eta Elkargik enpresa txiki eta ertainentzako 25 milioi euroko diru poltsa bat jarri dute eskuragarri, betiere ‘Brexit’-aren eraginez likidezia arriskuan eduki dezaketen enpresei laguntzeko.

Finantzen Euskal Institutuak emango ditu laguntza horiek, Elkargiren abalarekin, eta enpresek 50.000 euro eta 500.000 euro arteko maileguak eskatu ahal izango dituzte.

Kalkulua egin dute Eusko Jaurlaritzak eta Elkargik, eta gaur egun Erresuma Batuarekin harreman komertzialak dituzten 1.700 enpresa daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta horietatik 1.200 inguruk betetzen dituzte mailegu horiek eskatzeko baldintzak. Hala ere, ez dituzte denek eskatuko, eta, egin den aurreikuspenaren arabera, 250 enpresak eskatuko dituzte mailegu horiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.