Bihar Berrian

Oporrak, norbere neurrira

Udako oporretarako bidaiak prestatzen hasi da jendea: helmuga aukeratu, hegaldia erosi, ostatua hartu... Zenbait aholku eta bizipen jasoko ditu bihar ‘Bizigiro’ gehigarriak.

Hegaldiak garaiz hartzea aholkatzen dute bidaia agentziek; konexio onak izatea da gakoa haien ustez. BERRIA
Izaro Zinkunegi Barandiaran.
2019ko martxoaren 1a
09:42
Entzun

Negua bukatzerako hasi dira batzuk udako opor egunak eta bidaiak antolatzen. Azken orduan maletak egiteak ez ezik, bidaia antolatzeak ere galtzak bete lan sortzen ditu: helmugako herrialdea aukeratu, ostatua hartu, joan-etorria antolatu, hango garraioa lotu eta beste. Oporrak prestatzerakoan kontuan izan beharreko zenbait gomendio jorratuko ditugu bihar Bizigiro gehigarrian, baita bidaiatzeko hainbat aukera ere: hegazkina, autoa, karabana, kanpina, etxe trukea, couchsurfing...

Uda ez bada ere, batzuentzat jaiegunak dira oraingoak ere: inauteriak ospatzen ari dira Euskal Herriko hainbat txokotan, eta Iruñekoak izango ditu hizpide Bizigiro-k. Hain zuzen, Nafarroa Beherean ohikoak diren libertimenduak izango dituzte etzi hirian. Musika, dantza, bertsoak eta herria antzerkia uztartuko ditu Iruinkokoa libertimenduak.

Gastronomiak ere izango du tartea gehigarrian; oraingoan, Fernando Canales sukaldaria izango da protagonista. Repsol Gidako bi Eguzki jaso ditu hark zuzendutako Bilboko Atelier Etxanobe jatetxeak. Sukaldariaren jarduna ezagutuko dugu, lehenengo eskutik.

Ospakizunez eta gastronomiaz gain, nekazaritza gaiak ere jorratuko ditu bihar gehigarriak: Aleka proiektua, zehazki esateko, hazi ekologikoen ekoizpen eta banaketa sarea. Beizaman (Gipuzkoa) du erdigunea Alekak, Amenabar baserrian. Eta, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamabi baserri bildu dira urtebetean.

Zinemaren atalean, berriz, Clint Eastwoodek zuzendutako The Mule filma aurkeztuko du Gontzal Agotek. Zuzendari lanetan ez ezik, aktore moduan ere aritu da Eastwood azken lanean. Earl Stonen bizitza jorratzen du filmak; besteak beste, droga garraiolari gisa izandako bizipenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.