Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Eneko Lazkozek irabazi du Nafarroako bertsolari txapelketako lehen finalaurrekoa

Lazkoz zuzenean sailkatu da martxoaren 23ko finalerako. Datorren asteburuan izango dira hurrengo bi saioak. 

Eneko Lazkoz artxiboko irudian. IDOIA ZABALETA, FOKU
Ainhoa Larretxea Agirre.
2019ko martxoaren 3a
14:01
Entzun

Eneko Lazkozek irabazi du Atarrabiako (Nafarroa) kultur etxean jokatu den Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa. Saioa irabazita, zuzenean sailkatu da martxoaren 23an Iruñean jokatuko den finalerako.  

399 puntu bildu ditu Lazkozek, eta haren atzetik sailkatu dira, hurrenez hurren, Xabi Maia, 352,5 punturekin, Aimar Karrika, 349rekin, Saats Karasatorre, 335rekin, Sarai Robles, 326,5 punturekin, eta Joana Ziganda, 312rekin. Maider Ansa aritu da gai jartzaile. Berrehun lagun inguru elkartu dira Atarrabiako kultur etxean bertsolarien jarduna entzuteko.  

Datorren asteburuan izango dira hurrengo bi finalaurrekoak, larunbatean Etxarri Aranatzen, eta igandean Lesakan. Saio horietako irabazleak ere zuzenean sailkatuko dira finalerako, eta gainontzeko bortzak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Finala martxoaren 23an jokatuko da, Iruñeko Anaitasunan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.