Hainbat izurde zati aurkitu ditu Ertzaintzak Bermeoko portuan

Ertzaintzaren erreskate zerbitzuek uretatik atera ditu, antza, izurde haragia duten hainbat plastikozko poltsa. Delitu Ekologikoen sailak ikerketa abiatu du.

Bermeoko portuko uretan aurkitutako hainbat haragi zati. Izurde haragia dela uste du Ertzaintzak. ERTZAINTZAREN ERRESKATE ZERBITZUA, @UVRERTZAINTZA
2019ko martxoaren 7a
12:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzinatzak jakitera eman duenez, ia ziurtasun osoz, izurdearenak diren haragi zatiak aurkitu ditu Bermeoko portuan (Bizkaia).

Joan den ostegunean, 15:00ak aldera, Espainiako Ingurumen ministerioko bi ikuskatzaileren deia jaso zuen Ertzaintzak. Laguntza eskatu zieten, zetazeo haragia zuten hainbat poltsa erreskatatzeko Bermeoko portuko uretatik. Dirudienez, poltsa horiek portuan amarratuta zegoen ontzi batetik jaurti zituzten.

Ertzaintzaren erreskate zerbitzuek poltsa horiek uretatik atera eta Ertzaintzaren egoitza nagusira eraman dituzte. Bertan, haragia aztertuko du polizia zientifikoak. Ertzaintzaren Ingurumen delituetarako sailak ikerketa abiatu du auzia argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.