Greba feminista
Martin Ugalde Kultur Parkeko emakumeak, bat eginda
Greba feministarekin bat eginez, Martin Ugalde Kultur Parkean elkartu dira bertako emakumeak. BERRIAko emakumeak ere bertan izan dira.
"Gora borroka feminista" eta "bizitzak erdigunera" oihu artean buelta eman diote Martin Ugalde Kultur Parkeari bertako emakumezko langileek. BERRIAko emakumeak ere bertan izan dira. Iaz ere egun osoko greba egin zuten kultur parkeko emakumezko langileek.
Atzo, Berria Taldeko Emakumeen Batzarrak ohar bat kaleratu zuen, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat eginez.