Gizartea

Zumarragako zentrotik ihes egin zuten hiru gazteetatik beste bat atxilotu dute Bilbon, bigarrena

Bere borondatez aurkeztu da Zabalburuko polizia etxean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez.

Zumarragako Ibaiondo zentroko irudi bat. RAUL BOGAJO, FOKU
2019ko martxoaren 11
13:26
Entzun 00:00:0000:00:00

Joan den martxoaren 2an Zumarragako Ibaiondo zentrotik ihes egin zuten hiru gazteetatik beste bat —bigarrena— atxilotu zuten, joan den ostiralean, Bilbon. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak azaldu duenez, gaztea bere borondatez aurkeztu da Zabalburuko polizia etxean.

Zentrotik ihes egin zuen beste gazteetako bat joan den ostegunean atzeman zuten, Sestaon (Bizkaia), eta Zumarragara eraman zuten.

Gazteek 17, 18 eta 19 urte dituzte, eta atxilotzeko agindua dute kondena-urratze delituagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.