Euskal presoak

Xabier Sagardoi Iruñeko espetxera ekarri dute

Soriako espetxetik (Espainia) Iruñekora eraman dute preso barañaindarra. Otsailean, hirugarren gradua eman zioten.

Xabier Sagardoi, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA, FOKU
2019ko martxoaren 14a
20:15
Entzun

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Iruñeko espetxean da Xabier Sagardoi Lana euskal presoa (EPPK). 2013ko irailean sartu zuten preso, eta sei urteko zigorra ari da betetzen. 2017ko urrian bete zituen hiru laurdenak.

Joan den hilean, hirugarren gradua eman zioten Espainiako Espetxeetako Instituzioek EPPK-ko kideari. Sagardoi Soriako espetxean zegoen. Kartzela horretako Tratamendu Batzordeak hirugarren gradua ematea proposatu zuen, Espetxe Araudiko baldintzak betetzen dituela esanda. Halaber, familiarengandik gertueneko kartzela batera eramatea. Proposamenak ontzat jo zituzten Espetxeetako Instituzioek.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.