Bihar Berria-n

Otegi: "Euskal Herrian ere gehiengo zabal bat dago autodeterminazioaren alde, eta indarrak batzera joko dugu"

EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Aurrerapena da hau.

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia, asteazkenean, Donostian. JUAN CARLOS RUZ, FOKU
enekoitz esnaola
2019ko martxoaren 16a
08:38
Entzun

Hemen, aurrerapen modura, Arnaldo Otegiren esan batzuk:

- "[Madril] Uste dugu erabakigarriak izango garela eta baldintzatu dezakegula gobernua, han PSOE balego. Gure [EH Bildu eta ERCren] koalizio politikoaren lehentasuna, katalan eta euskal preso politikoen auziari irtenbidea ematea litzateke. Gero helduko genioke estatuko lurralde auziari, autodeterminazio eskubidea oinarri hartuta".

- "[Euskal Herria] Aro batetik beste baterako trantsizioan gaude; trantsizio luze batean. Balioetan eta mobilizazioan berpizte moduko batean egon gaitezke, baina oraindik aurreko zikloaren ondorioak dauzkagu; preso politikoak, adibidez".

- "Euskal Herrian ere gehiengo zabal-zabal bat dago autodeterminazio eskubidearen alde, eta indarrak batzera joko dugu guk".

- "Balioak hedarazi ditu ezker abertzaleak, eta, ez dakit noiz, baina hegemonia sozial hori hauteskunde hegemonia bilakatuko da".

- "Esparru bat eraiki behar dugu erronka nazionalez hitz egiteko. Eztabaida estrategiko baten beharra daukagu, baina ezin da izan ekimen partidista bat".

- "[ETAren indarkeria] Hitz batekin edo bestearekin gu higatzeko asmoa dago. Horretan dabil [Urkullu] lehendakaria; beti ari da hitz magiko baten bila ezker abertzalea kanpoan uzteko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.