Musika

Dick Dale gitarra jotzaile estatubatuarra hil da

Surf rockaren erregetzat dute askok Dale. Besteak beste, Pulp Fiction filmean agertu zen Misirlou kantuarekin egin zen ezagun.

Dale Misirlou kantua jotzen, 'A Swingin Affair' (1964) filmetik hartutako irudia. BERRIA.
2019ko martxoaren 18a
12:14
Entzun

Surf gitarraren erregea deitzen zioten, eta rockaren aldaera horretan aitzintzari jotzen dute askok. 81 urterekin hil da Dick Dale (1937, Boston, AEB; 2019, California) gitarra jotzaile estatubatuarra. Rolling Stone aldizkariak historiako 100 gitarra jotzaile onenen zerrendan sartuta dauka. Californiako ospitale batean hil zen Dale, 81 urterekin.

1950eko eta 60ko harmarkadetan eragin handia izan zuen Daleren musikak. Besteak beste, Jimi Hendrix, Beach Boys eta Eddie Van Halenengan eragina izan zuela esaten da. Etorkin poloniar eta libiarren ondorengoa zen Dale, eta Bostonen bizitzen hasi ondoren, Californiara joan zen familiarekin, oraindik nerabe zela. Han zaletu zen surfaren munduarekin eta musikarekin.

1963an egin zen ezagun, The Ed Sullivan Show-en Misirlou kantarekin agertu zenean. Del-Tones bandarekin aritu zen, Lets go Trippin eta Surfer's Choice kantuak egin zituzten, beste askoren artean. 1990eko hamarkadan, Quentin Tarantinoren Pulp Fiction (1994) filmean erabili zuten kantua. "Oso intentsoa da Misirlou edukitzea lehen eszenarako. Filme epiko bat ikusten ari zarela esaten dizu musikak", azaldu zuen Tarantinok Pulp Fiction-eko musika banda berrargitaratu zutenean.

[youtube]https://youtu.be/ZIU0RMV_II8[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.