Indarkeria matxista

18 urteko gizon bat atxilotu dute, sexu indarkeriagatik

Sexu harremanak izatera behartu zuen emakume bat, eta jipoitu egin zuen. Neska ospitalera joan zen, eta horren ostean atzeman zuten.

Bilboko udaltzain batzuk. BERRIA
2019ko martxoaren 18a
20:16
Entzun

Igande arratsaldean 18 urteko gizon bat atxilotu zuten Bilbon, neska bat sexu harremanak izatera behartu eta hura jipoitzeagatik. Emakumea ospitaleratu behar izan dute, eta auzi mediku batekin izan da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Astelehen arratsaldean epailearen esku utzi dute atxilotua.

Haren etxera joan zen emakumea. Duela hilabete ezagutzen ziren, baina euren artean ez zegoen harremanik. Sexu harremanak izatera behartu zuen gizonak, eta jo egin zuen. Emakumean ospitalera joan ondoren atxilotu zuen Udaltzaingoak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.