Lan gatazka

Atea zabaldu da Fridman errusiarrak Diaren kontrola har dezan

Akziodunen batzarrak onartu du kapitala 500 milioi eurorekin handitzea Mikhail Fridmanen proposamenez, eta EEPa egiteko libre du bidea. Euskal Herriko Diako langileak Madrilen dira kaleratu nahi dituztela salatzeko.

Diako langileen manifestazioa, aurreko astean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
xabier martin
2019ko martxoaren 20a
13:33
Entzun

Dia supermerkatuen kontrola Mikhail Fridman errusiarren esku geratuko da luze gabe. Haren planak dira EEP Erosteko Eskaintza Publiko baten bidez konpainiaren lema eskuratzea kapitala 500 milioi euro handituta. Akziodunn batzarrak haren proposamena onartu du gaur, eta espero da Fridmanek egun batzuetan enpresaren bere parte hartzea handitzea; gaur egun %29koa da.

Bada, Bizkaiko eta Gipuzkoako langileek Diak Madrilen egin duen akziodunen batzarrera eraman dute beren auzia. 81 langile inguru kaleratu nahi ditu supermerkatu kateak Hego Euskal Herrian, baina, negoziazio mahaian bakarrik Espainiako sindikatuen ordezkaritza dagoenez, ELA eta LABek ez daukate prozesuaren inguruko xehetasunik. Langileen artean ordezkaritza gehien duten sindikatuak dira abertzaleak, eta, horregatik, Bizkaian eta Gipuzkoan negoziatu nahi dute. Grebarekin aurrera jarraituko dutela jakinarazi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.