Europa

Europako Alderdi Popularrak eten egin dio Orbanen alderdiari erabakietan parte hartzeko eskubidea

EAP Europako Alderdi Popularrak Viktor Orban Hungariako lehen ministroaren Fidesz alderdia zigortu du, baina ez du taldetik bidali.

Viktor Orban Hungariko lehen ministroa, gaur, Bruselan, Europako Alderdi Popularraren asanblada politikoan. STEPHANIE LECOCQ, EFE
2019ko martxoaren 20a
20:04
Entzun

Vikotr Orbanen alderdia zigortu du EAPk. Behin-behinean, ez du alderdi europarraren eztabaidetan hitz egiteko eta bozkatzeko eskubiderik izango. EAPk ekidin egin du Fidesz alderdi kontserbadore hungariarra kanporatzeko erabakia, baina haren jarduna zainduko duen hirukoa izendatu du. Herman Van Rompuy Belgikako lehen ministro ohiak, Hans-Gert Pottering CDUko agintaria eta Wolfgang Schussel Austriako kantziler ohiak gertutik jarraituko ditu Orbanen alderdiaren erabakiak.

Erabakia EAPren batzar politikoan hartu dute. Fideszi eztabaidetan parte hartzeko eskubidea etetearen alde bozkatu dute 190 kidek eta aurka bozkatu dute hiruk.

Orbanen alderdiak Europako Batasunaren eta Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentearen kontrako kanpaina egin du. Orbanek leporatu die etorkinei eta iheslariei Europan sartzeko aukera erraztea.

Batzar politikoan gaiari buruz eztabaidatzea eskatu dute bederatzi herrialdetako EAPko ordezkariek, eta Fidesz EAPtik kanporatzea eskatu dute hainbatek. Azkenean, baina, erabaki hori saihestu du EAPk.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.