Martin Ugalde Foroa

Euskaraldiaren lorpenak eta erronkak aztertu dituzte Martin Ugalde Foroan

Hizlari aritu dira Eneritz Rekarte Baztango euskara teknikaria eta Euskaraldiko batzordekidea, Kike Amonarriz soziolinguista eta Topalabeko kidea eta  Maddi Etxebarria Soziolinguistika Klusterreko lehendakaria eta Elhuyar Aholkularitzako zuzendaria.

2019ko martxoaren 21a
20:57
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskaraldia: aktibazioaz, elkarlanaz eta hizkuntza ohiturez lelopean, hizlariek aztertu dute Euskaraldiak zein ekarpen egin dizkion euskalgintzari eta hurrengo ekinaldiei zer eskatu behar zaien. Solasaldia Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean (Gipuzkoa) izan da.

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra hizkuntza ohiturak aldatzeko itzelezko ariketa izan zen Euskaraldia. 225.000 lagunek parte hartu zuten eta hizkuntza ohiturak aldatzeko prestagertu ziren, Euskal Herriko zazpi lurraldeetan. Hori posible egiteko, ehunka herritan lantaldeak antolatu ziren. 

Euskaraldiak, beraz, errealitate berri bat jarri du mahai gainean: tokian tokiko euskalgintza aktibatzea lortu du, sektore ezberdinen arteko lankidetza bultzatu du, eta hizkuntza ohiturak eta inertziak astintzeko prestasuna zabaltzea erdietsi du; modu masiboan, gainera. Bestalde, ordea, hutsuneak eta hobetu beharrekoak ere azaleratu ditu ariketak, eta horiek ere aztertu behar dira, patxadaz.

Lorpen eta erronka horiek izan dituzte hizpide Rekartek, Amonarrizek eta Etxebarriak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.