Lurrikara

Bertizaranan 3,7ko lurrikara bat izan da

Bertizaranan (Nafarroa) izan du epizentroa, eta laburra izan da, baina lurra dardarka nabaritu dute inguruko bizilagunek.

Bertizko Jaurerria Natur Parkea. ORIOL CONESA FABREGUES
2019ko martxoaren 22a
13:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Geologia Zerbitzuaren arabera, 3,7ko indarra izan du Richter eskalan Bertizaraneko lurrikarak. 9:54ean erregistratu dute. Baztanen eta Bortzirietan ere (Nafarroa) sumatu dute, bertako bizilagunek azaldu dutenez. Hots handia entzun dute, eta etxea mugitu zaiela nabaritu dute zenbaitek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.