Ordu aldaketa

Espainiak 2021era atzeratuko du ordu aldaketari buruzko erabakia

Urtaroei lotutako ordu aldaketak indarrean jarraituko du, gutxienez, 2021. urtera arte. Aldaketaren onurak eta kalteak aztertzeko batzordea ez da ados jarri.

jarraia164291.jpg
2019ko martxoaren 22a
14:39
Entzun

Ordu aladekatak indarrean jarraituko du Hego Euskal Herrian, gutxienez, beste bi urtez. Isabel Zelaa Espainiako Gobernuaren bozeramaileak jakinarazi du erabakia atzeratuko duela Madrilek, ordu aldaketaren onurak eta kalteak aztertu dituen batzordea ez delako ados ordu aldaketak dituen ondorioak zehazterakoan. Besteren artean, ordu aldaketaren ondorio sozialak, kulturalak eta ekonomikoak aztertu behar zituen batzorde horrek.

Zelaaren esanetan, adituek ez dute ondorio eztabaidaezinik lortu, neurriak arlo guztietan eragiten duelako.

Espainiako CIS Ikerketa Soziologikoetarako Zentroak egindako inkesten arabera, estatu espainiarreko hamar herritarretatik seik nahiago du urte osorako udako ordutegia finkatzea. Aditu batzuk, ordea, neguko ordutegia mantentzearen alde egin dute.

Europako Parlamentuaren Garraio eta Turismo batzordeak 2021 urterako ezarri zuen estatuek ordu aldaketa ezabatu ahal izateko epe muga.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.