Ezbeharra

Bi lagun hil dira Erriberritik gertu izandako istripu batean

Bata, Artaxoako (Nafarroa) 47 urteko bizilaguna, istripua gertatutako tokian bertan hil zen; bestea, berriz, 23 urteko iruñerritarra, zaurituta eraman zuten erietxera.

jarraia164370.jpg
2019ko martxoaren 25a
16:07
Entzun

Igande gauean gertatu zen ezbeharra, N-121 errepidean, Erriberritik gertu (Nafarroan). 20:19 inguru zirela, bi autok elkar jo zuten. Ibilgailuetako batean zihoan Artaxoako 47 urteko bizilaguna unean bertan hil zen.

Beste autoan, Iruñeko 23 urteko gizon bat eta Mutiloako 21 urteko emakume bat zihoazen. 23 urteko gizonezkoa zaurituta eraman zuten larrialdi zerbitzuek. Gaur eguerdian eman dute haren heriotzaren berri.

Istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da Foruzaingoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.