Espainiako armada

Getariara eta Getxora itzuliko da Espainiako armada, uztailean

Juan Sebastian Elcano ontzia ekarri asmo du Getariara, Elkanoren espedizioaren bosgarren mendeurrena baliatuta. Ate irekien jardunaldiak ere egin nahi dituzte.

'Juan Sebastian Elcano' ontzia, joan den astean, Mexikon. VíCTOR HUGO YáñEZ RAMOS, EFE.
2019ko martxoaren 26a
10:46
Entzun

"Arrakastatsua" izan da Espainiako itsas armadak Getxora (Bizkaia) egindako bisita, Espainiako armadak berak hainbat hedabideri esan dionez. Eta berriz egin nahi dute bisita Euskal Herrira. Informazio horren arabera, uztailaren 6an eta 7an Getarian (Gipuzkoa) izango da Juan Sebastian Elcano ontzia. Aurten bete dira bost mende munduari bira eman zioten espedizioa hasi zela, eta mendeurren hori baliatuko du Espainiako armadak Getariara etortzeko.

Espainiako armadako iturriek zabaldu dutenez, "sinbolikoa" izango da Getariako bisita; ate irekien jardunaldiak egingo dituzte. Geldialdi "teknikoa" Getxon egingo dute, uztailaren 8an eta 10ean. Gainera, "agintarientzako ekitaldi" bat ere ari dira antolatzen. Elkanoren ohiko lehorreratze ekitaldia abuztuaren 7an izango da, iaz Getariako Udalak jakinarazi zuenez.

Juan Sebastian Elcano eskola ontzi bat da, eta Espainiako itsas armadako ofizialen formakuntzarako erabiltzen dute. Helburu horrekin egingo dute udako bidaia ere. Gaur egun, Mexiko eta AEB artean dago ontzia; asteburuan irten zen Veracruzeko portutik, eta igandean da iristekoa AEBetara.

Egunotan, Espainiako armada ariketak egiten ari da Nafarroako Bardean ere —atzo hasi ziren, eta ostirala bitartean jarraituko dute—. Nafarroako Parlamentua ariketa horien aurka agertu zen atzo, eta Bardeako eremu militarra ixteko eskatu zuen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.