BIHAR BERRIAN

Neurrietan galduta

Urtetik urtera txikiagoak dira Lilatoiko kamisetak. Horixe abiapuntutzat hartuta, neurrien neurriak landuko ditu 'Bizigiro' sailak, arroparen sektoreko hainbat langilerekin hitz eginda.

Jantzi baten etiketa. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Maialen Unanue
2019ko martxoaren 29a
09:41
Entzun 00:00:0000:00:00

Lilatoiko elastikoen neurriak txikitzeko joera nabaria da: 2014ko M neurrikoak aurtengo L neurrikoak baino handiagoak ziren. Lilatoiaren antolatzaileek eta arroparen alorrean lan egiten duten hainbatek parte hartuko dute biharko Bizigiro sailean: kirolerako zein kaleko arropa saltzen duten batzuek, askotariko kamisetak egiten dituen ekoizle batek eta arropak neurrira egiten dituzten saltzaile bik. Neurriak estandarizatzearen alde daude, nabarmen.

Horrez gain, bestelako gaiak ere landuko ditu Bizigiro-k: CodeSyntax enpresak garatutako Egunean Behin aplikazioari buruzko erreportajea, esaterako. Horrez gain, Gontzal Agotek Stephen Kingen Pet Sematary liburuaren zinemarako egokitzapena nabarmendu du datorren asteko estreinaldien artean.

Asteburuan zer egin erabaki ez dutenek plan sorta bat topatuko dute proposamenen orrian: besteak beste, 24. Iparra-Hegoa ekinaldia egingo dute Seguran (Gipuzkoa).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.