Meategiak

Gutxienez zortzi langile hil dira Peruko meategi batean

Legez kanpo ari ziren lanean meatzariak, ustez, urre bila. Leherketa bat izan da meatzariak La Libertad eskualdeko meategi batean zirela.

Legez kanpoko urre meategi bat, Perun, artxiboko irudian. GUADALUPE PARDO, EFE.
2019ko apirilaren 1a
09:47
Entzun

Gutxienez zortzi meatzari hil dira Peru iparraldeko La Libertad eskualdean, legez kanpoko meategi batean izandako leherketan. Andina berri agentziak zabaldu duenez, urre bila ari ziren meatzariak, El Toro izeneko meategan —Huamachuco herrian, Limatik 700 bat kilometro iparraldera—. Informazio horren arabera, haien gainean zegoen galeria bat lehertu ondoren, barruan harrapatatuta geratu dira langileak.

Larunbat gauean gertatu zen ezbeharra, eta meatzarietako batek lortu zuen ateratzea; ospitalera eraman zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.