Alaves 1-1 Leganes

Azken unean egin dio ihes garaipenak

Alaves 1-0 aurreratu da, penaltiz. Ongi eutsi dio Levanteri atzean, baina 92. minutuan zorizko gol batek eragotzi dio hiru puntu batzea.

Alaves eta Levanteren arteko neurketako irudia, gaur, Mendizorrotzan. JAIZKI FONTANEDA, FOKU
2019ko apirilaren 7a
19:47
Entzun

Alavesek puntu bakarrarekin konformatu behar izan du Levanteren kontrako neurketan. Eskura izan du garaipena Mendizorrotzan, baina ustekabeko jokaldi batek behartu du berdinketa azken hatsean; 92. minutuan.

Alaves penalti baten bitartez jarri da aurretik markagailuan, 18. minutuan. Erdiraketa bat errematatzear zela, falta egin diote Calleriri area barruan. Aurrelari argentinarrak berak egin du gola.

Lehen zatian Levantek izan ditu aukerarik garbienak eta bigarren zatian berdinketaren bila irten da zelaira. Alavesek ongi eutsi dio atzean, eta Levanteri kosta egin zaio arrisku aukera garbiak sortzea. Kolpea neurketako 92. minutuan jaso du Alavesek.  Jonathan Silvak etxekoen atera bota du areara bidali nahi zuen erdiraketa bat, zutoina jo du eta barrura sartu da.

Ondorioz, 45 punturekin amaitu du Alavesek 31. jardunaldia, eta zazpigarren postuari eutsiko dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.