Eskola segregazioa

Hezkuntza ordezkariaren dimisioa eskatu du Gasteizko Eskola Publikoaren aldeko Plataformak

Itunpeko eskolen "presioari men" egitea eta "publikoarekiko konpromisorik eza" egozten diote Blanca Guerrero Hezkuntza ordezkariari.

jarraia164933.jpg
2019ko apirilaren 8a
17:35
Entzun

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako matrikulazio kanpaina amaitu berritan egin dute agerraldia Gasteizko Eskola Publikoaren aldeko Plataforma osatzen duten guraso elkarte, zuzendaritzako kide eta sindikatuek. Publikoarekiko "konpromisorik eza"  leporatu diote Arabako Hezkuntza ordezkari Blanca Guerrerori, eta dimisioa emateko eskatu.

Plataformaren arabera, "erantzukizunik gabe" jokatu du Ordezkaritzak matrikula egiteko garaian, familiei ematen zaien puntu gehigarria haurrak itunpeko eskoletan matrikulatzen dituztenei emanez, gertuen duten eskolara eramaten dituzten familiei eman beharrean. "Ordezkariak oinarrizko rola izan du segregazioa bultzatzeko garaian, itunpekoen presioei men eginez".

Plataformako kideek gogorarazi dute segregazioaren arazoa "larria" dela Gasteizen, nahiz eta ordezkariak "ukatu". Azken datuen arabera, jatorri atzerritarreko eta baliabide gutxiko ikasleen %90ek eskola publikoetan ikasten dute. Alde horretatik leporatu diete instituzioei "zorigaiztoko politikak" bultzatuz "biko sistema bat" ahalbidetzea.

Gasteizko Udalak eta Hezkuntza Ordezkaritzak sustatutako protokoloa ere kritikatu dute guraso eta sindikatuek agerraldian. Haien arabera, "lotsagarria" da proposamena, ez duelako irtenbiderik ematen eta agerian uzten duelako "borondate politikorik eza".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.