Zergak

Nafarroak 178 milioi euroren zerga iruzurra azaleratu du, iaz baino %11 gehiago

Ogasun kontseilariak aitortu du "zail" izango dela zerga iruzurra erabat desagerraraztea, besteak beste, "oso errotuta" dagoelako.

Mikel Aranburu, Nafarroako Gobernuko Ogasun Kotseilaria. IñIGO URIZ, FOKU
2019ko apirilaren 8a
17:54
Entzun

Zerga Iruzurraren aurkako Batzordearen lana goraipatu du Mikel Aranburuk, Nafarroako Ogasun eta Finantza Politikarako kontseilariak. Aranburuk gogorarazi du aspaldi aurreikusia egon arren laukoaren gobernuak ahalbidetu zuela batzordea eta hari esker bideratu ahal izan dituztela iruzurraren aurkako hainbat neurri. Horien bidez azaleratu ahal izan dute 178 milioi euroren zerga iruzurra.

Iaz baino %11 gehiago bildu izanaz galdetuta, Aranburuk adierazi du arrazoiak asko izan direla, baina aldi berean aitortu du "zail" izango dela iruzurra erabat desagerraraztea, "herritarren DNAn oso errotuta" dagoelako. Horrez gain, nabarmendu du multinazional handien "finantza trikimailuak" gero eta indartsuagoak direla eta horren aurka Nafarroako Ogasunak ezer gutxi egin dezakeela, "Espainiarekin eta Europarekin" informazio trukerik egon ezean.

Hala ere, kontseilariak gogorarazi du Ogasunak bere kabuz ez dituela nahikoa baliabide iruzurraren aurka egiteko: "Gizarte osoari dagokion zerbait da. Kontzientzia hartu behar dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.