ONTZIGINTZA

'Ezekieltz' batel tradizionala ureratu du Albaolak

1940 urte inguruko 'Maribeltz' batelaren erreplika bat egin du Javier Vizcayak, Aprendiztegi ontzigintza eskolako ikasle batek.

'Maribeltz' eta 'Ezekieltz' ontziak, gaur, uretaratu aurretik. ALBAOLA
Maialen Unanue Irureta.
2019ko apirilaren 10a
17:29
Entzun

Goiz berezia izan dute gaur Albaolan, Pasaian (Gipuzkoa). Aprendiztegi eskolako ikasle Javier Vizcayak egin du Maribeltz euskal batel tradizionalaren erreplika: bere aitonak Ezekiel zuen izena, eta haren omenez jarri dio Ezekieltz izena Aprendiztegin egindako ontziari. Bi ontziak uretaratu dituzte, zaharra eta berria.

Eskolan egiten duen "lan kolektiboa" goraipatu du Vizcayak, eta nabarmendu egun "oso garrantzitsua" dela gaurkoa beretzat eta ikasle talde osoarentzat. Albaolan elkartu dira Aprendiztegiko ikasleak Andoni Etxarrirekin —gaur egun Maribeltz-en jabea denarekin— eta itsas ondarearekin lanean ari diren zenbait eragilerekin, besteak beste, Ziburuko (Lapurdi) Egurrezkoak elkartekoekin, Albaolako kideekin eta San Juan baleontziaren zenbait babeslerekin.

Aprendiztegi 2017an sortu zuen Albaolak, "galzorian zegoen lanbideari etorkizuna emateko asmoz". Azaldu dutenez, sei ikasle soilik hartzen ditu urtean: hiru urteko goi mailako ikasketa zikloa eskaintzen du, eta iaz bigarren promozioa batu zitzaien lehenengoei. Ikasleek ondaretzat hartzen diren ontziekin lan egiteko aukera dute, eta halakoa da Maribeltz. XX. mendearen erdialdean eginzuten, 1940. urte inguruan; Emilio Irigoienek egin zuen bere ontziolan, Getarian (Gipuzkoa). Albaolako arotzek 2011. urtean zaharberritu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.