Albistea entzun

Yanaysa Prieto eta Maygred Bourricaudy

«Euskal Herriko musikariak ezagutu nahi ditugu»

Euskal Herrian dira Prieto eta Bourricaudy: euren musika ezagutarazi eta hemengo musikariekin harremanetan jarri nahi dute, kultura trukatzeko.

JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maialen Unanue Irureta -

2019ko apirilak 12 12:32

Hamar minutuko atzerapena; kubatarrak «berandu» jaiotzen omen dira-eta, diote irribarrez. Euskal Herrian etxean bezala daude Yanaysa Prieto (Habana, 1976) eta Maygred Bourricaudy (Gibara, Kuba, 1983); kontzertuak eman, lagunak bisitatu... Gaur, Hernanin (Gipuzkoa) izango dira, Korrikaren harira. Kubara itzultzean, lehen diskoa grabatzen bukatuko dute.

Bi emakume trobadore zarete taldean. Ohikoa da hori Kuban?

Y. P.: Bi emakumeko taldeak ez dira asko Kuban. Historian izan dira gehiago, noski, baina inoiz ez da izan, kopuruz, nabarmentzeko moduko zerbait. Trobadoreak, bakarlariak, berriz, gehiago dira Habanan.

M. B.: Baina gutxi, hala ere. Emakume batek eta gizon batek osatutako duoak ohikoak dira, eta beti dira gizonak nagusi.

Y. P.: Ez gara gutxi, baina gizonen aldean bai. Duoetan hala izaten da, baina, adibidez, Lienen eta Reyren kasuan, Lien da nagusi, eta ez erregea [barreak].

Zer presentzia du trobak Kuban?

M. B.: La Bombilla Verde trobaren taberna da: Kuba osoan troba baino programatzen ez duen areto bakarra da, eta euskaldun batena da.

Y. P.: Bazkide bila nabil halako bat irekitzeko: ez lehiatzeko, baizik eta troba gehiago entzun dadin. Duoak, trioak eta bestelako perbertsioak izango da eslogana [barreak].

M. B.: Musika komertzialagoarekin ezin lehiatu dabil troba, egia esan.

Euskal Herriarekin maiteminduta omen zaudete. Zergatik?

M. B.: Duela urte batzuk ezagutu genuen euskaldun bat lehen aldiz, Martin, eta, haren bidez, Kuban bizi diren euskaldunak ezagutu genituen. Behin, Porrotx Kubara joan zen, eta Martinek bazkaltzera gonbidatu gintuen: orduan sortu zen Euskal Herrira lehenengo aldiz etortzeko ideia, 2009an.

Y. P.: Huraxe izan zen Kubatik atera ginen lehen aldia, eta horrek berezi egiten du. Ordura arte ez genuen aukerarik izan, eta, gainera, gure musikagatik lortu genuen.

M. B.: Hona iritsi, eta magia.

Euskal musika gustuko duzue: zer, adibidez?

Y. P.: Askoren lanak entzun ditugu, nahiz eta ez jakin zer esaten zuten. Mikel Laboa, Fermin Muguruza, La Polla Records, Su Ta Gar, Ruper Ordorika, Kepa Junkera, Joseba Tapia, Oreka TX... Askotan, Euskal Herria rockarekin lotzen da, baina estilo gehiago ere badaude. Herri kantak ere asko gustatzen zaizkigu; esaterako, Aldapeko, Su Ta Garren Mari, Laboaren Txoria txori...

Euskal gerriak askatu dituzue?

M. B.: Gerriak ez, baina bihotzak bai! [barreak].

Euskal Herriko andre musikariak ezagutu nahi dituzue: lortu duzue?

M. B.: Bere garaian, hemengo musikari bati idatzi genion; tamalez, kontzertu dezente zituen eta ezerezean geratu zen. Kantu bat egin dezakegu, edo kontzertu bat antolatu; benetako elkartruke kulturala egin. Emakume zein gizon, Euskal Herriko musikariak ezagutu nahi ditugu. Orain arte harreman gehien Egan taldeko Idoia Uralderekin izan dugu. Pirritx eta Porrotxen proiektu baten bidez ezagutu genuen, eta ordutik gurekin kolaboratu izan du eman ditugun kontzertuetan, hemen zein Kuban. Hemendik aurrera, musikari gehiago ere ezagutzea gustatuko litzaiguke.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai ©Gorka Ruio / Foku

Martiarena eta Torregarai ‘Harpa jotzen’ ibiliko dira podcast batean

Urtzi Urkizu

EITBk astelehenean estreinatuko du umorezko podcasta. Zortzi atal izango dira, eta bakoitzean gonbidatu batekin gai zehatz baten inguruan mintzatuko dira.

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Surfaren klixeak desegitea oso zaila da»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Lopez de Gereñuk bere pasioetako bi uztartu ditu aurreneko aldiz: artea eta surfa. 'Surf Like You Are, Live Like You Surf' erakusketa jarri du Bilboko Itsasmuseumen. Erretratuak paperezko poltsetan egiten ditu.
 ©OIER ARANZABAL

«Audio plataforma bat sortuko dugu datozen hilabeteetan»

Urtzi Urkizu

Ikus-entzunezkoetarako Primeran iritsiko den moduan, irrati eta audioetarako beste plataforma bat sortuko dute, Goñik iragarri duenez. «Kolaborazioak sustatuko ditugu euskalgintzarekin».

Aleix Garrido dronearekin grabatzen. ©ALEIX GARRIDO

Hegan egitearen antzekoena?

Unai Etxenausia

Oraindik ere gerretan erabiltzen dira, baina oso bestelakoa da jende askok droneari ematen dion erabilera. Aisialdirako jarduera bat izateaz gain, eguneroko lanaren parte bihurtu da askorentzat. Legedia zorroztu da, eta baimen bereziak eskuratu behar dira arazo barik gidatu ahal izateko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.