Mendebaldeko Sahara

Mendebaldeko Saharatik bi euskal ekintzaile kanporatu ditu Marokok

Lurralde okupatuetan saharar batzuekin bilkura bat egitea egotzi diete. Poliziak atxiki zituen atzo, pasaportea kendu zieten, eta gaur kanporatu egingo dituzte. Maku Florentino eta Dina Pardo dira kanporatutako ekintzaileak, Equipe Media hedabidearen arabera.

Marokoko poliziak emakume saharar bat kolpatzen, artxiboko argazkian. BERRIA
2019ko apirilaren 12a
13:44
Entzun

Bi euskal ekintzaile atxiki eta kanporatu ditu Marokok. Aaiunen ekintzaile saharar batzuekin bilkura bat egitea leporatuta atxiki zituzten, atzo, eta pasaportea erretiratu ondoren, kanporatu egingo dituzte. Equipe Media hedabideak dakarrenez, bi patruila joan ziren saharar baten etxera, eta euskal herritarrak atxiki eta galdekatzeaz gain, haiekin ziren sahararren aurka indarkeriaz aritu ziren.

Maku Florentino eta Dina Pardo dira euskal ekintzaile horiek. Sahararen aldeko LAJWAD elkarteko kidea da Florentino —Elorriokoa (Bizkaia) da elkarte hori—. Euskadi Irratian hitz egin du Pardok gaur goizean: hotel batean konfinatuta dituztela azaldu du, eta iluntzean espero dutela Loiuko aireportura iristea. "Hotelean gaude, eta ezin dugu atera. Iluntzean etorri ziren etxera, auto batean eraman gaituzten, ari ziren sahararrak jipoitzen. Kezkatuta gaude haiekin".

Urtea hasi zenetik, nazioarteko 17 behatzaile, kazetari eta ekintzaile kanporatu ditu Marokok Mendebaldeko Saharatik, Equipe Media-ren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.