Lan istripua

Sindikatuek salatu dute garraiolari bat hil zela asteazkenean Pasaiako portuan

Bihotzekoak jota hil zen, zamalanetan ari zela. Elkarretaratzera deitu dute astearterako ELA, LAB, Steilas, EHNE eta HIRU sindikatuek, Lezon.

Ibaizabal atoiontziko makinen buruaren heriotza salatu dut Portugaletan (Bizkaia). Astelehean hil zen, lanean ari zela. LAB SINDIKATUA.
2019ko apirilaren 12a
20:02
Entzun

ELA, LAB, Steilas, EHNE eta HIRU sindikatuek egin dute salaketa: garraiolari bat hil zen asteazkenean Pasaiako portuan (Gipuzkoa), Lezoko kaian zamalanetan ari zela bihotzekoak jota. Ohar bateratu batean, elkartasuna agertu diete langilearen senide eta lagunei, eta salatu dute "gero eta prekarioagoak" direla garraiolarien lan baldintzak: "Administrazioaren utzikeriaz tratatu du sektorea azken urteetan, eta horrek ekarri du garraiolarien lan baldintzak hobetu ez izana".

Sindikatuek kritikatu dute sarri ez direla zenbatu ere egiten garraiolarien heriotzak: "Lan istripu horiek sektoreko arautzerik ezaren eta eskubide gabeziaren ondorio zuzena dira. Beren lanari eusteko, presaka eta presiopean lan egitera behartuta daude, ordutegi estuekin, pisu handiegia dutela mugitzeko, prezio apaletan, lanaldi luzeetan...". Baldintza horiek salatzeko, astearterako elkarretaratze batera deitu dute bost sindikatuek: 11:00etan, Lezoko biribilgunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.