Langile bat hil da Gasteizko Sidenor lantegian

Hildako langilea garraiolaria zen. Atzo arratsaldean zendu zen. Gehiengo sindikalak salatu egin du "istripu ez-traumatikoa".

Gehiengo sindikala osatzen duten ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindkatuak, lan istripu bat salatzeko elkarretaratzean, joan den otsailean, Iruñean. IñIGO URIZ, FOKU
2019ko apirilaren 17a
14:20
Entzun

Gasteizko Sidenorreko lantegian garraiolari bat hil zen atzo. ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek "istripu ez-traumatikoa" izan zela salatu dute gaur, ohar bateratu baten bidez, eta gaineratu dute askotan "heriotza natural" moduan saiatzen direla ezkutatzen lan istripu direnak.

Garraio sektoreko lan istripuak trafiko istripu gisa ezkutatzen direla ere salatu dute, zenbakiak "beldurgarriak" direlako. "2018an, 68 pertsona zendu ziren lan istripuz. 24 errepidean. Horietatik 15, garraiolariak. 2019an, 15 dira jada lan istripuan hil diren pertsonak".

Joan den astean beste garraiolari bat hil zen Pasaiako portuan (Gipuzkoa), eta sindikatuek adierazi dute ez dutela kasualitateetan sinisten, "kausalitateetan" baizik. Sindikatuen esanetan, "presa, estresa, bidaien salneurri baxuak, ezinezko ordutegiak, lanegun luzeak, egin behar ez luketen eta askotan beharturik egiten diren kamioi zamaketa eta hustuketa lanak eta administrazioaren utzikeria" dira sektoreko langileen artean izaten diren heriotza askoren eragileak. "Lan baldintzak ez dira onak; prekaritatea garraiolarien egunerokoa da. Garraioak berehalako erregulazioa behar du, kooperatiba faltsurik gabeko sektore bat, ia esklabotzan bizi den gidaririk gabeko sektorea", gaineratu dute.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.