Sevilla 1 - 2 Athletic

Laugarren tokian sendo jarraitzen dute zuri-gorriek

Joseba Agirreren jokalariak izan idra nagusi ia partida osoan, nahiz eta hutsune nabarmenekin joan diren Sevillara.

jarraia165449.jpg
arantxa elizegi egilegor
2019ko apirilaren 21a
18:06
Entzun 00:00:0000:00:00

Lucia Garcia, Erika Vazquez, Marta Unzue, Yulema Corres eta Maite Orozen hutsuneekin heldu dira bilbotarrak Sevillara, baina hala ere etxekoei aurrea hartzen jakin dute Joseba Agirrerenek. Hala, beste jardunaldi batez laugarren tokian jarraitzen dute Athleticekoek. 

Ondo jokatzen dakitela erakutsi dute zuri-gorriek hasieratik. Leia Zaratek sartu du buruz 0-1ekoa, 55. minutuan, eta handik hamar minutura heldu da zuri-gorrien bigarren gola. Oihane Hernandezek sartu du bigarrena, Maria Diazen erdiraketa bat baliatuta. 

Partida amaitzeko minutu gutxi batzuk geratzen zirenean sartu du Olga Carmonak Sevillaren gol bakarra. 81. minutuan heldu da hura. Carmonak ezustean harrapatu du Ainhoa Tirapu eta murriztu egin du markagailuko aldea. Ahaleginak egin arren, baina, Bilbo aldera joan dira gaurkoan hiru puntuak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.