Foru hauteskundeak

Nafarroako Parlamenturako zerrendak aurkeztu dituzte alderdiek

Atzo izan zen parlamenturako hautagaitzak erregistratzeko azken eguna. Alderdi guztiek egin dituzte publiko beren zerrendak.

Nafarroako Parlamentuko osoko bilkura bat. Artxiboko irudia. IñIGO URIZ, FOKU
Gorka Berasategi Otamendi.
2019ko apirilaren 23a
07:10
Entzun

Maiatzaren 26an izango dira udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian, eta alderdiak ari dira herritarrei egingo dieten eskaintza zehazten. Nafarroan, alderdiek beren hautagaitza zerrendak aurkezteko azken eguna izan zuten, atzo, eta guztiek egin dute publiko zein hautagai aurkeztuko dituzten zerrendetan.

Bozetatik eratorriko den parlamentuak aukeratuko du Nafarroako presidente berria, eta ez dago argi zein indar izango den bere hautagaia presidente bihurtzeko gai. Lehia estua espero da Navarra Suma eskuineko koalizioaren eta azken legealdian aldaketaren gobernua sostengatu duten indarren artean. PSNk zein paper joka dezakeen ere ikusteko dago.

Navarra Suma koalizioan, Javier Esparza UPNko presidentea da zerrendaburu. Bigarren, hirugarren eta laugarren postuetan UPNko, Ciudadanoseko eta PPko hautagaiak elkarren segidan ageri badira ere, hortik aurrera, UPNrenak dira gainontzeko ia hautagai guztiak. Bigarrena adibidez Esparzaren fitxaketa bat da:  Maria Jesus Valdemoros (Barcinaren agintaldian, politika ekonomikoko zuzendari nagusi izandakoa). Yolanda Ibañez alderdiko idazkari nagusia bosgarren postuan doa, eta Jorge Esparza Antolamendu idazkaria bederatzigarrenean. Lehen 20 postuetan, 15 dira UPNkoak, hiru Ciudadanosekoak eta bi PPkoak. PPko biak laugarren eta 10. tokian doaz eta Ciudadanosekoak hirugarren, 13. eta 19.postuan. Ciudadanosen kasuan, hirugarrena da Carlos Perez Nievas Hezkuntza kontseilari ohia.

Jakina zen Geroa Bairen zerrendaburua Uxue Barkos Nafarroako presidentea izango zela. Alderdiak gaur arratsaldean jakinarazi du zein izango diren zerrendako gainerako hautagaiak. Barkosen atzetik, bigarren eta hirugarren postuan dira Unai Hualde eta Koldo Martinez azken legealdian parlamentari izandakoak. Segidan, Maria Solana Nafarroako Hezkuntza sailburu eta gobernuko bozeramailea da laugarren tokian, eta bosgarren da Manu Aierdi Nafarroako presidenteordea. Halaber, seigarren tokian Pablo Azkona Lodosako alkate eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidentea doa. Igandeko bozetan, Koldo Martinez Kongresurako edo Anika

EH Bildun, Bakartxo Ruiz da hautagai nagusia. Bigarren tokian, Adolfo Araiz doa, eta modu horretan 2015ekoa zerrendako ordena aldatu dute. Halaber, Patri Perales Iruñeko hautetsia Parlamentuko zerrendoan joango da, bosgarren postuan, Maiorga Ramirez eta gero. Bederatzigarren postuan, Patxi Zamora Kontuz plataformako kidea eta kazetaria ageri da, El banquete. Expolio y desaparición de la CAN (2014) liburuaren egileetako bat. Zerrenda Patxi Zabaleta Aralar alderdiaren fundatzaileak itxi du sinbolikoki, 50. postuan. Haren alaba Miren Zabaleta Sortuko zuzendaritzako kidea eta Bateragune auziaren ondorioz espetxeratua izan zena 10. hautagaia da.

Mikel Buil da Ahal Dugu-ko hautagaitzako zerrendaburua eta haren atzetik bigarren postuan da Ainhoa Aznarez azken legealdian Nafarroako Parlamentuko presidente izan dena.

PSNren zerrendan, Maria Txibite alderdiko idazkari nagusia da lehen hautagaia. Legealdi honetan parlamentu taldean izan diren hainbat izenek jarraitzen dute zerrendan (Inma Jurio, Carlos Gimeno, Ainhoa Unzu edo Nuria Medina). Izen aipagarrien artean, UGTko idazkari nagusi ohi Javier Lekunberri dago, zortzigarren postuan.

Ezkerraren hutagaitzan, Maria Luisa de Simon Nafarroako Ezker Batuko burua ageri da lehen postuan. EBko hautagaiekin batera, Batzarreko kideek osatzen dute koalizioaren zerrenda. Txema Mauleon da bigarrena.

Lehenengo aldiz aurkeztuko da Vox eskuin muturreko alderdia aurten Nafarroako Parlamentuko bozetara. Behin behinean alderdia Nafarroan kudeatzen duen gestorako buru Javier Horno da zerrendaburua. Bigarren tokian, alderdiko komunikazio arduradun Ixone Sanchez ageri da.

Navarra Suma

1. Javier Esparza Abaurrea (UPN)
2. Maria Jesus Valdemoros Erro (UPN)
3. Carlos Perez-Nievas (Ciudadanos)
4. Jose Suarez Benito (PP)
5. Yolanda Ibañez Perez (UPN)
6. Marta Alvarez Alonso (UPN)
7. Cristina Ibarrola Guillen (UPN)
8. Jorge Esparza Garrido (UPN)
9. Iñaki Iriarte Lopez (UPN)
10. Javier Garcia Jimenez (PP)

Geroa Bai

1. Uxue Barkos Berruezo
2. Unai Hualde Iglesias
3. Koldo Martinez Urionabarrenetxea
4. Maria Solana Arana
5. Manu Aierdi Olaizola
6. Pablo Azkona Molinet
7. Isabel Aranburu Bergua
8. Mikel Asiain Torres
9. Jabi Arakama Urtiaga
10. Blanca Regulez Alvarez

EH Bildu

1. Bakartxo Ruiz Jaso
2. Adolfo Araiz Flamarique
3. Laura Aznal Sagasti
4. Maiorga Ramirez Erro
5. Patricia Perales Hurtado
6. Miren Aranoa Astigarraga
7. Domingo Gonzalez Martinez
8. Aranzazu Izurdiaga Osinaga
9. Patxi Zamora Aznar
10. Miren Zabaleta Telleria

Ahal Dugu

1. Mikel Buil Garcia
2. Ainhoa Aznarez Igarza
3. Ivan Mendez Lopez
4. Virginia Alonso Aparicio
5. Carlos Amatriain Busto
6. Maria Ros Aranburu
7. Iraia Aldaco Vazquez
8. Iruña Erro Saralegi
9. Gaxan Sad Irisarri
10. Jesus Maria Huarte Arregi

PSN

1. Maria Txibite Navascues
2. Ramon Alzorriz Goñi
3. Inmaculada Jurio Macaya
4. Carlos Gimeno Gurpegi
5. Ainhoa Unzu Garate
6. Bernardo Ciriza Perez
7. Nuria Medina Santos
8. Javier Lekunberri Urabaien
9. Arantza Biurrun Urpegi
10. Carlos Mena Blasco

Ezkerra

1. Maria Luisa de Simon Caballero (EB)
2. Carlos Guzman Perez (EB)
3. Txema Mauleon Etxeberria (Batzarre)
4. Laura Gimenez Diaz (EB)
5. Olga Risueño Molina (Batzarre)
6. Ignacio Rodriguez Ruiz de Alda (EB)
7. Maria del Carmen Rubalcaba San Pedro (EB)
8. Ignacio Bernal Lumbreras (EB)
9. Florentino Goñi Telletxea (Independentea)
10. Isabel Antonia Burbano Sanchez (EB)

Vox

1. Javier Horno Gracia
2. Ixone Sanchez Herrero
3. Jeronimo Perez Ferreruela
4. Eduardo Gutierrez de Cabiedes
5. Nazareth Gonzalez Sancho
6. Alfonso Joaquin Aparicio Gonzalez
7. Fermin Jose Garcia Alonso
8. Jose Iraburu Allegue
9. Francisca Garcia España
10. Marienma Concepcion Posadas Ciriza

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.