Bihar BERRIA-n

Marta Rovira: "Gu geu ari gara errepresioaren ondorioak elikatzen"

BERRIA Genevan izan da ERCko idazkari nagusiarekin, eta bihar argitaratutako da hari egindako elkarrizketa.

Marta Rovira, Genevan. IGOR SUSAETA, BERRIEMAILE BEREZIA
Igor Susaeta, berriemaile berezia
2019ko apirilaren 25a
07:09
Entzun

Suitzan erbesteratu zen Marta Rovira ERCko idazkari nagusia, Pablo Llarena Espainaiko Epaitegi Goreneko epaileak auzipetuta deklaratzera deitu zuenean. Urtebete darama Genevan, eta BERRIA hartu du gaur. Pasarte hauek bihar BERRIAk argitaratuko duen elkarrizketatik ateratakoak dira:

— "Errepublika aldarrikatu [2017ko urriaren 27an] eta bost egunera, preso politikoak genituen, presidentea erbesteratu zen, 155a ezarrita zegoen... Erreferendumeko emaitza zirkunstantzia horietan aplikatzea ez zegoen aurreikusita".

— "Jende guztiak bere erabakiak hartu ahal izan zituen, baina kolektiboki elkarren erabakiak errespetatzen ditugu".

— "Puigdemontekin asko hitz egiten dut, eta nazioarteko komunitatean plazaratzen duen diskurtsoa ez da ERCrenarekin alderatuta desberdina. Nazioarteko komunitatean ez du esaten errepublika bat dugunik, eta hori ezarri behar dugunik".

— "Inportanteagoa da, egiten duena egiten duela, ERCk ez diela bere helburu politikoei uko egingo. PSOEk aurpegi asko ditu. Zer PSOEk irabazi behar ditu bozak, baldin eta irabazten baditu? Guk mundu guztiarekin hitz egiten dugu: ez dugu ez txeke zuririk emango, ez eta marra gorririk jarriko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.