Athletic

Athleticek lehenengo aldiz ospatuko du lagunarte elkarteen kongresua Iparraldean

Baionako Iparraldeko lagunarteak antolatu du Athleticeko lagunarteen nazioarteko kongresua, gaurtik igandera bitartean. Irekiera ekitaldian parte hartuko dute gaur Aitor Elizegi klubeko presidenteak eta Jean Rene Etxegarai Baionako alkate eta Euskal Elkargoko presidenteak.

Iparraldeko lagunarteko zale talde bat. IPARRALDEKO LAGUNARTEA
2019ko apirilaren 26a
13:12
Entzun

Hogei urte ditu Athletic zeleen Iparraldeko lagunarteak, eta 50 kide inguru biltzen ditu talde zurigorriarekiko pasioaren inguruan. Gaurtik igandera, zaletasun hori Baionako kaleetan zabaldu eta Athleticen beste lagunarte batzuekin konpartitzeko aukera bikaina izango dute. Izan ere, Iparraldeko lagunarteak antolatu du Athleticeko zale elkarteen 47. nazioarteko kongresua. Lehenengoz egingo da Baionan, eta lehenengoz egingo da Ipar Euskal Herrian. Orain arte, Hegoaldean eta Espainian antolatu dira Athleticeko lagunarteen egunak.

Baionara helduko diren lagunarteen harrerarekin ekingo diote egitarauari. 14:00etatik aurrera hasiko dira biltzen, eta hiria bisitatzeko ibilbidea antolatu dute, Baionako toki esanguratsuenak ezagutzera emateko. 18:00etan, berriz, hasi era ofiziala emango diote jaialdiari. Baionako udaletxean egingo dute irekiera ekitaldia, eta bertan izango dira Jean Rene Etxegarai Baionako alkate eta Euskal Elkargoko lehendakaria eta Aitor Elizagi Athleticeko presidentea.


IPARRALDEKO LAGUNARTEA

Bihar, Athleticen eta Alavesen arteko derbia jarraituko dute lagunarteek elkarrekin, kongresuaren babesle izan diren tabernetan. Horrez gain, Gu gara Athletic erakusketa ikusteko aukera izango dute Baionako Euskal Museoan. Iparraldeko lagunarteak erakusketa ibiltaria antolatu du Athleticen museoarekin elkarlanean, eta talde zuri-gorriaren historiarekin lotutako hainbat objektu baliotsu bildu dituzte.

Igandean, herri kirolen ikuskizuna izango da heldu eta haurrentzako. Eguerdian, herri bazkaria egingo dute. Zikiroa erreko dute bertaratzen direnentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.