Athletic 1-1 Alaves

Lehian segitzeko berdinketa

Derbi lehiatua jokatu dute Athleticek eta Alavesek, eta bi taldeek Europara sailkatzeko borrokan tinko diraute.

ainara arratibel gascon
2019ko apirilaren 27a
07:49
Entzun

Golak: 1-0: Beñatek (41. min.). 1-1: Bastonek (45. min.)

Athleticek eta Alavesek Europara sailkatzeko borrokan jarraitzen dute, San Mamesen bana egin eta gero. Zuri-gorriek zazpigarren postuari eutsi diote, eta hiru puntura segitzen dute arabarrek. Dena den, azken partidetako emaitza eta joko bolada txarra eta gero, Abelardoren jokalariek nahiko paritda ona egin dute.

Derbiek izan ohi duten intentsitatea eta lehia eduki du partidak. Lehen zatia amaitzear zela ailegatu dira norgehiagokako bi golak. Beñatek aurretik jarri du Athleticek 41. minutuan, urrutitik egindako falta jaurtiketa ikusgarri batean. Baina gutxi iraun die poza Gaizka Garitanok zuzentzen dituen jokalariei, 45. minutuan banakoa sartu baitu Alavesek. Oraingo honetan ere golaren abiapuntua geldikako jokaldi bat izan da. Jonyk egin du jaurtiketa, eta Herrerinen bigarren aldaratzea Borja Bastonek baliatu du partida berndintzeko. Epaileak VARa begiratu behar izan du gola ontzat emateko. Lehen zati horretan hobeto hasi da Alaves, eta 8. minutuan Jonyk zutoinera bidali du baloi bat. Baina Ahletic esnatzen joan da Raul Garciaren bi errematerekin, eta azken txanpan zuri-gorriak nagusi izan dira. Hor iritsi dira bi golak

Bigarren zatian zelai erdiko jokoa izan da nagusi, eta Williams izan da gola gertuen izan duen jokalaria. Gutxigatik bidali ditu kanpora bi burukada. Bi entrenatzaileak partidari beste erritmo bat ematen saiatu dira aldaketen bidez, baina ez dute lortu. Azken minutuetan Alaves izan da abagune argienak izan dituena, garaipena lortzeko.Wakasorena izan da nabarmenena, baina San Josek eta Nuñezek ondo aldendu dituzte haren jaurtiketak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.