Sanferminak

Sanferminetako kartel lehiaketako finalistak ez du urratzen hauteskunde legea

Aurtengo finalistetako batean, Kongresurako EH Biduren zerrendan zihoan Erraldoi eta Buruhandien konpartsako txistulari bat agertzen da, eta UPNk salatu zuen hauteskunde legea urratzen zuela.

2019ko apirilaren 29a
08:17
Entzun

Iruñeko Hauteskunde Batzordeak ebatzi du aurtengo sanferminetako kartel lehiaketako 8 zenbakidun hautagaiak, Txist-jazz, Yeah! izenarekin aurkeztu dutenak, ez duela urratzen hauteskunde legea. Kartel horretan Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien konpartsako txistulari bat agertzen da txistua jotzen, eta kide hori hirugarren zihoaz atzo Espainiako Kongresurako EH Bilduren zerrendan. Kartel lehiaketako epeak aintzat hartuta, egileak ezin zuen jakin marrazkia egin zuenean pertsona hori hautagai izango zenik, baina hauteskunde legea urratzen zuelakoan salaketa aurkeztu zuen UPNk.

Hauteskunde Batzordeak, ordea, ez du salaketa aintzat hartu eta kartel horrek finalistek artean jarraituko du. Iruñeko Udalak jakinarazi duenez, batzorde horrek ontzat jo ditu lana babesteko aurkeztu zituen argudioak. Udalak argudiatu zuen ezinezkoa zela lan horrek botoemaileengan eragitea atzoko hauteskundeetan eta salaketagatik izan ez balitz, inork ez zuela jakingo hor agertzen dena nor den ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.