Sagardoaren Txapelketa

Segurola eta Endikak irabazi dute Sagardoaren Txapelketa Petritegirentzat

Finalean 40-31 garaitu dituzte Ezkurra II-Garces eta txapelketa galdu gabe amaitu dute

Segurola eta Endika, Petritegiko Ainara Otañorekin. MAIALEN ANDRES
2019ko maiatzaren 4a
22:25
Entzun

Petritegik, Segurola eta Endikarekin, Sagardoaren Txapelketa irabazi dute finalean Ezkurra II eta Garces, 40-31, garaitu ondoren. Gurutzeta ordezkatzen duen bikoteak ez zuen aukerarik izan eta Segurola eta Endikak txapelketako partidu guztiak, zazpi guztira, irabazi ditu.

Segurola eta Endika jaun eta jabe izan dira otsailean hasi zen txapelketan eta merezimendu osoz lortu dituzte txapelak. Finalean ere nagusi izan ziren hasieratik amaiera arte. Honela, orain hiru urte lortutako txapela errepikatu dute gipuzkoar eta nafarrak. 

Partidua hotz hasi zuen Ezkurrak eta horren ondorioz 15-5ko partzialarekin gorriek hamar tantoko abantaila lortu zuten. Berotu zen Doneztebeko aurrelaria eta horrek desabaintaila murriztea ekarri zuen. Bost tantora, 20-15, hurbildu ziren urdinak. Hala ere, Segurola eta Endikak ez zuten arriskuan ikusi finala eta berriz ere abantaila igotzea lortu zuen. Zortzi tanto inguruko abantailak lortu zituzten berriz eta hamarrera ere iritsi ziren 38-28. Azkenean ez zuten partidua amaitzeko arazorik izan, 40-31.

Partiduaren gakoa Endikaren nagusitasuna izan zen. Saldiasko atzelaria, hasi eta buka, bikain egon zen. Ez zuen ahul gunerik erakutsi eta Garcesen urduritasunaz baliatu zen 20 tantorekin amaitzeko, lau sakez. Zenbaki izugarri onak atzelari izateko. Aurrean sendo lagundu zion Segurolak hamar tanto eta soilik bi hutsekin. Urdinetan Ezkurrak eutsi zion finalari 21 tantorekin eta Garcesek berriz, asko sufritu zuen eta ez zen inoiz gustora egon kantxan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.