Athleticek eta Realak gaur bukatu dituzte ligako lanak. Talde zuri-gorriak Madrilen jokatuko du azken partida, eta galdu egin du 2-0, Madrilen aurka. Estelak egin ditu etxekoen bi golak, bigarren zatian.
Ordu berean, txuri-urdinak etxean aritu dira azkenekoz sasoi honetan, Atletico Madrilen aurka. 1-3 galdu dute txuri-urdinek, eta horrenbestez, Atletico Madrileko irabazi du liga. Bisitarien hiru golak Estherrek sartu ditu, eta Beltranek egin du Realaren gola, urrutitik egindako jaurtiketa batekin. Bi taldeok Espainiako Kopako finala jokatuko dute datorren larunbatean, Granadan (Espainia).
47 punturekin amaitu du liga Realak, eta 50 punturekin Athleticek.
Osasuna, Sadarren
Bestalde, Osasunak gaur jokatu du igoera faseko lehen kanporaketako itzulikoa, Sadarren, baina ezin izan du aurrera egin. Santa Teresaren aurka zuen kanporaketa, eta joanekoan, 1-0 irabazi zuen Espainiako taldeak. Gaur, 2-1 irabazi dute gorritxoek, baina beste gol bat falta izan zaie kanporaketa gainditzeko.