Espainia

Miquel Iceta izango da Espainiako Senatuko presidentea

Espainiako hainbat hedabidek aurreratu duenez, Miquel Iceta PSCko idazkari nagusia izango da Espainiako Senatuko presidente berria.

jarraia166076.jpg
2019ko maiatzaren 8a
16:13
Entzun

PSOEko iturriak aipatuz, hainbat hedabide espainiarrek adierazi dute Jose Montilla Generalitateko presidente ohiak bere aulkia utziko duela Senatuan, Icetak har dezan. PSCko buruak Pio Garcia Escudero (PP) ordezkatuko du karguan.

Senatuak zeresan handia du estatuari dagozkion hainbat lurralde auzitan. Esaterako, Espainiako Gobernuak erkidego baten autonomian esku hartu nahiko balu 155. artikuluaren bidez, ganbara horren onespena beharrezkoa du, neurria gauzatu ahal izateko. PSOEk gehiengo osoa lortu zuen Senatuan, apirilaren 28ko hauteskundeetan.

Senatua maiatzaren 21ean osatuko da. Icetak Montillaren tokia hartu ahal izateko, Katlauniako Parlamentuak izendatu beharko du senatari. Ez dago argi ordea horretarako nahikoa babes izango duen ala ez. ERCk iragarri du ez duela haren izendapena babestuko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.