Eskubaloia

Europarako txartela ziurtatu du Bidasoak

Bartzelonak Granollersi irabazi ondoren, ziurra da gutxienez EHF kopan arituko dela. Bigarren da sailkapenean, eta postuari eutsiz gero, Txapeldunen Liga jokatuko luke.

Bidasoa eta Guadalajara arteko partida, igandean. MAIALEN ANDRéS / FOKU
2019ko maiatzaren 8a
21:49
Entzun 00:00:0000:00:00

Hamabi urteren ondoren, Europan lehiatuko da Bidasoa berriz ere. Bartzelona eta Granollersen arteko partidara begira zeuden gaur Irungo taldeko kideak, eta espero zuten emaitza iritsi da: 38-27 irabazi du Bartzelonak, eta horrenbestez, gutxienez EHF kopan aritzeko txartela ziurtatua du Bidasoak. 2007an jokatu zuen azkenekoz, EHF kopako final-laurdenetan, CAI Aragoiren aurka.

Klubak adierazi du lanean ari dela dagoeneko EHFk ezarritako baldintzak bete ahal izateko, eta kide guztiak zoriondu ditu ohar baten bidez. Denboraldia ez da amaitu, ordea, eta oraindik ere sari hobea lor dezake Irungo taldeak. Bigarren da sailkapenean, eta postu horretan amaituz gero, Txapeldunen Ligan joka dezake.

Logroño da haren aurkari nagusia, hirugarren baita, puntu bakarrera. Bi taldeok elkarren aurka jokatuko dute hilaren 18an, eta ezusterik ezean, egun horretan erabakiko da dena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.