Espainiako Kopako finala

Milaka zale batu dira Donostian txuri-urdinei harrera egiteko

Eguerdian hartu zituzten atzo Realeko jokalariak Diputazioan eta Donostiako Udalean. Arratsaldean, berriz, Reala eta Real Madrilen arteko partidaren ondoren omenaldia jaso dute. 

jarraia166270.jpg
arantxa elizegi egilegor
2019ko maiatzaren 13a
12:03
Entzun

Lehen aldia Espainiako Kopa irabazi zuten larunbatean Realeko emakumezko jokalariek. Finalekoa emozioz eta presioz betetako partida izan bazen ere, ez ziren gutxiago izan garaiena lortu osteko minutu eta orduak. Pozez gainezka jokalariak berdegunean, eta zoramena harmailetan. Hori da atzoko Los Carmenes futbol zelaiko argazkia.

Atzo goizean goiz hartu zituzten jokalariek hegazkina Granadan eta dagoeneko etxean da kopa. Harrera beroa egin zieten zaleek Loiuko aireportuan eta handik Donostiara abiatu dira.

Aireportua bertan ugari izan ziren txuri-urdinei harrera egitera joan diren zale eta kazetariak. Pozik jaitsi dira jokalariak hegazkinetik, kopa eskuetan. Haiekin batera heldu da Jokin Aperribai klubeko presidentea ere.

[youtube]https://youtu.be/zTgTfk7JFSk[/youtube]

Jarraian autobusera igo eta Donostia aldera abiatu ziren, agintariak eta zaleak zituzten han zain. Foru Aldundian zuten hurrengo hitzordua. Baina horren aurretik Zubietan ezusteko omenalditxoa egin zieten bertan bildutako zaleek. Pozik hartu zuten bertasuna jokalariek. "Txapeldunak" oihukatuz hartu dituzte jokalariak eta ez zen emoziorik falta izan.

[youtube]https://youtu.be/GX5gaRvdex4[/youtube]

Eguerdiko 13:30ak inguruan hartu zituen Markel Olano ahaldun nagusiak Foru Aldundiaren egoitzan. "Kristalezko sabaia" izan zuen hizpide Denis Itxaso Kultura diputatuak eta nabarmendu zuen garaipenak "emakumezkoei jartzen zaizkien oztopoak" desagerrarazteko balio beharko lukeela. Aldundiko balkoira irten ziren ondoren jokalariak, kalean zain zituzten zaleak agurtzera. Haiei eskaini zien kopa Ramajo kapitainak. "Ikaragarriak zarete" oihukatzearekin batera txalo zaparradarekin erantzun diote. 

Antzerako giroa udaletxearen aurrealdean ere. Jendetza batu zen han ere txuri-urdinak agurtu asmoz, eta jokalariek banan bana igaro behar izan zuten balkoitik bildutakoak agurtzera. Donostiako Udaleko ekitaldian, berriz, Eneko Goia alkatearekin ez ezik, alderdie guztietako ordezkariekin ere bildu ziren jokalariak. Han izan zen Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea ere. 

Arratsaldean, berriz, Anoetan hartu zituzten zale eta taldeko arduradunek. Realaren eta Real Madrilen arteko partida hasi aurretik emakumezkoak berdegunera irten ziren zaleen txalo artean, baina neurketa amaitu ostean egin zuten omenaldia. Nahikari Garcia irten denean, Realean geratzeko eskatzen zutenen ahotsa nagusitu zen. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.