Herri kirolak

Emarri emakume taldeak marka ezarri du 3.800 kiloko harriarekin

Hiru plaza pasa egin ditu ordu erdian 22 emakumeko taldeak. Lehen aldia da emakumez soilik osatutako talde batek Usurbilgo Harri Handia mugitzen duela.

Usurbilgo plazan egin dute giza proba. NAIARA RETEGI
arantxa elizegi egilegor
2019ko maiatzaren 12a
20:12
Entzun

Denbora darama Emarri taldeak harriak mugitzen. Zortzi emakumek osatzen dute taldea, eta 550 kiloko harriarekin aritzen dira normalean. Usurbilerako, ordea, marka jartzea zuten helburu eta horretarako 22 emakumezko behar zituzten. "Ez da erraza izan 3.800 kiloko harria mugitzeko prest eta ilusioz zeuden emakume kirolariak biltzea. Baina lortu dugu eta pozik gaude", dio Olatz Mitxelena Emarriko kideak.

Aurrez beste behin elkartuak ziren harria mugitzeko gai ote ziren probatzeko. "Baina aldi hartan plaza bakarra egin genuen. Gaurkoan hiru izan dira. Ez genuen horrenbesterik espero".  Izan ere, lehen aldia da soilik emakumez osatutako talde batek harri hori mugitzen duela. Aurrez gizonezko talde batek 11 plaza egin zituen. Duela 32 urte izan zen hori. "Gure asmoa ez zen inolaz ere hori gainditzea, emakumezkoen lehen marka jartzea baizik", azaldu du Mitxelenak. 

Ez dira izan ahalegina egiten bakarrak. Bizkaiko beste bi taldek ere hartu dute parte apustuan. Biak ere lau gizon eta bi emakumezkok osatuak. "Ezin dira hiru taldeak alderatu. Tira egiteko modua bera ere desberdina da". Plazan bildutako jendeak ere lagundu die tiratzaileei: "Tiraka hasi garenean eta ikusi dutenean azkar gindoazela jendea harrituta hasi da hizketan".

Proba gogorra izan da. Harria bera ere apurtuta geratu da Emarriren saioa amaitu denean. Gustora agertu da Mitxelena lortutakoarekin: hiru plaza pasatxo. Hurrengoan zer izango den galdetuta, hala ere, nahiago du gehiegi ez aurreratu: "Bestela taldekoak haserretuko zaizkit".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.