Sarean da Kirmen Uriberen BERRIAko 'podcast'-a

Ane Irazabal kazetariak beste bat abiatuko du aurki BERRIArekin.

Kirmen Uribe. ARANE URIBE ARRIETA
urtzi urkizu
2019ko maiatzaren 13a
07:07
Entzun

Kirmen Uribe idazleak New Yorkeko munduak izeneko podcast-a hasi du BERRIArentzat. Gaur goizean abiatu du, eta astelehenero entzun ahalko da audio berri bat webguneko atal berezian. Uribe Euskaldunon Egunkaria-ko eta BERRIAko zutabegile izana da, eta harena izango da egunkariaren aurreneko podcast-a. Igerian du izenburu, eta entzuteaz gain, irakurri ere egin ahal izango da.

Uribek honako hitz hauekin egin du podcast-aren aurkezpena: "Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar".

Laster, Ane Irazabalek ere podcast bat egingo du BERRIArentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.