Ekonomia

Enpresen inbertsiorako egonkortasun politikoa eskatu du Cebekek

Bizkaiko enpresen %67ak uste dute Espainiako ezegonkortasun politikoak euren jarduerari eragin diela.

Lander Muñagorri Garmendia.
2019ko maiatzaren 14a
13:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Egonkortasun politikoa eskatu die Iñaki Garcinuño Cebekeko presidenteak alderdi politikoei. Azken batean, horrek enpresetan inbertsioa eta kontratazioa bermatu dezakeelako. Batzar nagusia egingo du patronalak bihar, eta horren harira egindako prentsaurrekoan, 455 enpresen artean egindako inkestaren berri eman dute. Espainiako egungo egoera politikoa kezka iturritzat jo dute enpresen %67ak, eta euren jarduerarako kaltegarri izaten ari dela onartu dute. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ordea, egonkortasun politiko handiagoa dagoenez, enpresen %20ak besterik ez du uste egoera politikoak era negatiboan eragiten dionik.

“Luzaroan irauten duten ezegonkortasun egoerek negatiboki eragiten diote jarduera ekonomikoari, inbertsio proiektuak, eta etorkizuneko kontratazioak geldotu ahal direlako”, esan du Garcinuñok. Horregatik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dagoen giroak ekonomiarentzako hobea dela nabarmendu du, eta bertako alderdiek lortutako akordio transbertsalak goraipatu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.