Berria Txapelketa 2019

Juaneneak ikusgarri jokatuz ireki du aurtengo Berria Txapelketa

Juanenea-Labaka eta Goikoetxea V.a-Aizpuru III.a dira lehenengo bi partiden garaileak.

2019ko maiatzaren 16a
22:46
Entzun

Berria Txapelketa 2019 ezin hobeto hasi da, erremontista baten erakustaldiarekin. Juaneneak egundainoko partidua jokatu zuen, gutxitan ikusten den horietakoa, eta Labakarekin batera, 35-20, irabazi zieten Ansa II eta Arruarteri. A taldekoa zen partidua eta galtzaileek puntu bat galdu dute eta sailkapena zaildu zaie oso. Irabazleek berriz lau puntu dituzte.

Hau ez zen izan Txapelketako partidu bakarra. Aurretik Goikoetxea V eta Aizpuruk 35-33 gainditu zituzten Aldabe eta Larrañaga. B taldeko lehenengo partidua zen eta irabazleek lau puntu batu dituzte eta galtzaileek bi. 

Juaneneak dena egin zuen ongi, pilota indartsu eta abiadura bizian jo, ongi defendatu, akats bakar bat bera ere egin ez eta 24 tanto lortu. Labakak ere ongi lagundu zion akatsik egin gabe. Arruartek lan asko izan zuen eta zaila. Ansak berriz ezin izan zion aurre egin Juanenearen partiduari.

Goikoetxea eta Aizpuruaren garaipena berdinduagoa izan zen. Amaiera arte ez zen erabaki eta hor Aizpuruaren partidua azpimirratu behar da. 

Eguneko estelarrean Segurola eta Ionek Uterga eta Garces garaitu zituzten 35-40. Segurolak bere bolada onarekin jarraitzen du bai jokoan eta emaitzetan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.