Merkataritza

Trumpek urte erdiz atzeratu ditu EBko autoen muga zergak

Tarifak ezarri aurretik, saiatuko da autoen inportazioa negoziazioen bidez txikitzen

BMW autoak salgai, AEBetan. CJ GUNTHER / EFE
Iker Aranburu.
2019ko maiatzaren 17a
10:18
Entzun

Txinarekin merkataritza gerra bete-betean egonik, Donald Trumpek erabaki du beste sei hilabetez itxita izatea bere ekialdeko frontea. Urte erdiz atzeratu du Europako Batasuneko auto inportazioei muga zerga bereziak ezartzeko erabakia. Hori bai, inportazio horiek «segurtasun nazionalarentzat» arriskutsuak direla uste du, eta hurrengo hilabeteetan Bruselarekin negoziatu nahi du nola txikitu daitekeen autogintzan bi aldeen artean desoreka. Inportazioei kuotak ezartzea izan daiteke modu bat, baina horri buruz ez du hitz egin EBk.

Autoak eta haren osagaiak bi blokeen arteko merkataritzaren %8 dira, ACEA Europako patronalaren arabera. Iaz, europarrek 1,15 milioi auto esportatu zituzten AEBetara, eta 0,26 milioi baizik ez zituzten inportatu. Trumpek ez du alde handi hori atsegin, baina badu kontuan hartu behar duen beste faktore bat: AEBetara gehien esportatzen dituzten autogileek —VW, Mercedes, BMW...— hiru milioi auto ekoizten dituzte AEBetan dituzten lantegietan, eta 120.000 langile enplegatzen dituzte. Gainera, AEBetan ekoitzitako auto horien %54 esportatzen dituztenez, herrialde haren merkataritza defizita txikitzen laguntzen dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.